Zeruko Argia
Informazio-aldizkari euskarazkoa. 1919an sortu zuten kaputxinoek, erlijio-zabalkunde hilabetekari gisa, Damaso Intzaren ekimenez. Espainiako Gerra Zibilaren garaian desagertu zen; 1954an berragertu zen Oieregiren zuzendaritzapean. 1960-63 bitartean ez zen atera, Informazio- eta Turismo-Ministerioak debekatu egin baitzuen. 1963an hirugarren aldiz argitaratzen hasi zen, eta informazio orokorreko aldizkari bihurtuz joan, euskarazko astekari nagusietakoa izateraino. 1980an jabez eta izenez aldatu zen, Argia izena hartuz. Euskal idazle eta artista ezagun askoren kolaborazioa izan du etapa guztietan.
Atzera