Zubiri, Joan Bernardo

Militar nafarra (Bizkarreta, Erroibar, 1792 - Iruņea, 1866). Independentzi gerran frantsesen aurka borrokatu zen eta konstituzionalisten kontra ibili zenerako kapitaina zen (1822). Lehen Karlistada hasi zenean Zumalakarregiren esanetara jarri zen (1833). Gudu askotan parte hartu eta kargu garrantzitsuak lortu zituen (1836an brigadier). Bergarako hitzarmena ez zuen onartu eta Frantziara joan behar izan zuen. 1849an Itzuli eta Bizkarretan finkatu zen.



Atzera