aialatar

adj. eta iz. Gasteizko udal-agintea eskuratzearren kallejatarrekin borrokan jardun zuen bandoa (XV. m.); delako bandoko kidea.
Aialatarren bandoan burgesak bildu ziren, eta kallejatarren inguruan berriz, aitoren seme, noble eta dirudunak. Kofradia, ermandade edo koadrila gisa antolaturik zeuden. Nobleziak zergak ez ordaintzeaz gain, burgesiaren bizkar utzi nahi zuen zerga-ordainketa. Burgesiak ez zuen onartu eta liskarrak piztu ziren. Fernando II.a Katolikoak emandako arau-bildumak eman zion amaiera bi bando hauen arteko borrokari (1476-X-12).




Atzera