kofradia

iz. 1. Maila sozial bertsuko lagunen artean sortutako elkartea, guztienak diren helburu batzuetan oinarritzen dena. 2. Anaidia.
Jatorriz elkarte erlijiosoak baziren ere, geroago herri eta lurraldeen defentsarako antolaturiko zaldunen elkarte bilakatu ziren. Erdi Aroan garrantzi handikoak izan ziren, eta nagusiki jarduera eta helburuen arabera eraturiko lanbide bereko artisau-multzoak biltzen zituzten, beren interesak eta eskubideak defendatzearren. Euskal Herrian hiru kofradi mota ezagutu izan dira historikoki: nekazarien kofradiak, ohitura eta usadiozko arauetan oinarrituak, uzta txar edo aziendaren izurrite batek edo baserrian sute batek sorturiko kalteei guztien artean aurre egiteko sortuak; arrantzaleen kofradiak, gehienak, Elizaren ontziko lemazaina izaki, San Pedroren patroitzapean ezarriak, lehor egunetan elkarri lagundu eta hondamendietan alargunak eta umezurtzak babestea helburu izan dutenak; eta kofradia politikoak, oro har, esparru jakin baten antolaketa eta gobernua eratzeaz arduratzen zirenak.




Atzera