aimara

1. iz. eta izond. Titikaka aintziraren inguruan, Bolivia eta Peru artean, bizi den herri amerindiar bateko kidea; herri horri dagokiona. 2. iz. Hego Amerikako hizkuntz familia amerindiarra, delako herriak hitz egiten dituen dialekto eta hizkuntzez osatua.
Aimaren ekonomia nekazaritzan, artzaintzan (llamak eta alpakak) eta arrantzan (Titikaka aintziran) oinarritua dago. Familia handia oinarrizko unitate izanik, haien antolaketa soziala ayllu delakoan oinarritua dago, hau da, lanean elkarrekin diharduten zenbait familiaren elkarketan.
Aimarei buruzko lehen datu historikoak XV. mendearen ingurukoak dira, inkek anexionatu aurreko aldikoak. Beren artean borrokatzen ziren erresuma independente txikiez osatutako herria zela uste da. 1542an haien lurraldea Peruko erregeorderriaren barnean geratu zen.




Atzera