aitabitxi

iz. 1. Bataiatzen den haurra aurkeztu eta bataioaren lekuko den gizonezkoa. 2. Edozein ospakizunetan (ezkontzan, sendotzan, etab.) bataioko aitabitxiaren antzeko funtzioa betetzen duen gizona. 3. Desafio edo duelu batean parte hartzen duenaren laguntzailea. 4. (hed.) Norbait babesten eta haren mesede egiten duen eragin handiko pertsona. Aitabitxi asko ditu eta lortuko du lanpostua. 5. TAUROM. Beste bati alternatiba ematen dion zezen-hiltzailea.



Atzera