albumen

iz. 1. Oboalbumina eta beste zenbait proteina dauzkan arrautza-zatia, zuringoa. 2. BOT. Angiospermoen hazietan, enbrioiaren inguruan dagoen ehuna, haren erreserba nutritiboa osatzen duena.
BOT. Lore-ernalketaren ondorioz haziaren bi zatiak osatzen dira: enbrioia eta albumena. Albumena anterozoidearen eta nukleo sekundarioaren bategitetik sortzen da, eta bere baitan, enbrioia elikatzeko erreserbako gaia gordetzen du. Gai horren osagai kimikoaren arabera hiru eratako albumenak bereizten dira: almidoia duen irin-albumena (gramineoak), zelulosa duen hezur-albumena (datilak) eta gai koipetsua duen olio-albumena (akain-belarra, zekalea, linua).




Atzera