alokairu
iz. 1. Soldata; lan edo zerbitzu baten truke egunero, astero edo hilabetero hartzen den diru-saria. Langilearen alokairua. Alokairu-aurrerakina. 2. Errenta. Alokairuan eman. • alokairu garbi, neto. Kotizazio sozialei eta zergei dagozkien kenketak egin eta gero, langileak jasotzen duen diru-kopurua. || alokairu gordin. Langileak guztira, kotizazio sozialak eta zergak barne direla, jasotzen duen diru-kopurua. || oinarrizko alokairu. Profesio-kategoria bakoitzerako eta denbora-unitateko, langilearentzat ezarritako diru-kopurua, osagarriak, etab. kenduta. || profesioarteko alokairu minimo (PAM). Gutxienezko alokairua, gobernuak urtero profesio eta kategoria bakoitzerako finkatua. Hori baino gutxiago ordaintzea debekatua egonik, langile guztiei erosahalmena bermatzea du helburu.
Atzera