anana
iz. BOT. 1. Bromeliazeoen familiako eta Ananas generoko landare bizikorra edo bienalen izen arrunta. Lantza-formako hosto mamitsu eta zurrunak eta lukutan dauden lore moreak dituzte. Fruitua handia eta mamitsua da eta goialdean hosto-koroa bat dauka. Eskualde epel eta hezetan lantzen dira. 2. Delako landarearen fruitua. Oso jaki preziatua da.
Atzera