arrazionalismo

iz. 1. Errealitatearen, gertakizunen, jokamoldeen, etab.en azalpenean arrazoimenari nagusitasuna aitortzen dion pentsaera. 2. ARKIT. XX. m.aren hasierako arkitektura-joera, obraren balio plastiko eta dekoratiboen aurretik haren egiturari eta funtzioaren araberako formari lehentasuna ematen diona (funtzionalismo ere esan ohi zaio). Bauhaus eskola (W. Gropius, etab.), Le Corbusier eta L. Mies Van der Rohe arkitektoak izan ziren mugimenduaren bultzatzaile nagusiak, eta arkitektura modernoaren oinarri dela esan daiteke. 3. FIL. Ezagutzaren iturri nagusia arrazoimena dela dioen eta sentimenen bidezko esperientzia bigarren mailan jartzen duen teoria, enpirismoari kontrajarria. 4. FIL. Errealitatearen azalpena giza arrazoimenak onar ditzakeen ideietan soilik oinarritu behar dela aldarrikatzen duen teoria, fideismo edo irrazionalismoari kontrajarria.



Atzera