barren
1. iz. Barrua (askotan leku-atzizkiez eta postposizioa osatuz, dagokion izen-sintagmak -en atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Gaina eder, barrena uher. Oso hotel ederra bai kanpotik bai barrendik. Eliz barrenean. Horrexek lasaitzen dit barrena. Zuen barrendik uxatzeko. 2. iz. Zerbaiten beheko aldea edo ertza (bereziki galtza, gona, soineko, etab.etan, eta askotan pluralez). Ohearen goienean, erdi-erdian eta barrenean. Soineko-barrenak bustita. Galtza luzeegiak ditut eta barrenak hartu beharko. 3. izond. Sakona. Nahigabe barren batek hartu gintuen. 4. adb. Baieztapen baten indargarri, esaldiaren azkenean ezartzen den hitza. Esan dizut barren!
Atzera