borondate
iz. 1. Nahi izateko, askatasunez zerbait egiteko (edo ez egiteko) edo hautatzeko ahalmena. 2. Nahia, guraria. Egin bedi zure borondatea. 3. Asmoa; joera. Borondate ona, txarra. 4. Baimena, onespena. Ez zuen ezkontzak balio gurasoen borondate gabe. • borondate orokor. FIL. Rousseau-ren arabera, herriak hauteskundeen bidez azaltzen duen nahi edo borondatea, guztien interesak betetzea helburu duena (borondate indibidualari kontrajarriz). • BORONDATE HARTU. Intentzioa, asmoa bere egin. Hartzen dugu borondate obra onak egin behar ditugula. || BORONDATE IZAN, EDUKI. Nahi izan; maite izan. Elkarri borondaterik ez dioten senar-emazteak. || BORONDATEZ. Gogo onez; inork edo ezerk behartu gabe.
Atzera