burdinurtu

iz. METAL. Burdina eta karbonoz eratutako aleazioa (beste osagai batzuk ere izan ditzake, bereziki silizioa), karbono-edukia % 2,1etik gorakoa duena eta zuzenean egoera likidotik moldeatzen dena. • burdinurtu altzairutu. Kubiloteko kargei altzairua gehituz lortzen dena. || burdinurtu nodular. Karbonoa grafitozko bolatxo moduan duena, eta horri esker trakzio-erresistentzia eta zailtasun handiagoak dituena. || burdinurtu xaflakor. Burdinurtu zuria bezala galdatzen eta isurtzen dena, ondoren xaflakor bihurtzeko piezak suberatu egiten direlarik. || burdinurtu zuri. Oso gogorra eta hauskorra, apurtunea zuria eta karbono guztia burdin karbono eta zementita moduan dituena.



Atzera