deabru

1. iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruei ematen zaien izena. 2. iz. Deabruaz alderatzen den pertsona. Haur hori deabru bat da: oso bihurria da. 3. izond. Gaiztoa, bihurria, lotsagabea. Infernuko txikia esaten genion eskolako bati, oso deabrua zelako. • DEABRUAK HARTU. 1. Norbait deabruaren borondatearen menpe gertatu. Alaba deabruak hartuta daukat. 2. (hed.) Sumindu, onetatik atera. Deabruak hartzen du, horrelakorik aipatzen diotenean. || DEABRUAK ERAMAN. Deabruak naramala hau egia ez bada!



Atzera