deshidratazio
iz. Deshidratatzeko ekintza eta horren ondorioa. Prozesu patologiko askoren ondorioz (beherako, odoljario, kolera-moduko gaixotasun infekzioso, etab.etan) gertatzen da sarritan.
MED. Deshidratazioa, prozesu patologiko askoren ondorioz (beherako, odoljario, kolera-moduko gaixotasun infekzioso, etab.etan) gertatzen da sarritan eta kasu hauetan gaixoaren egoera larriagotu egiten du. Beste hainbat kasutan, deshidratazioaren sortzaileak botikak (diuretikoek eta libragarriak) edo elektrolitoen mekanismoaren arazoak izaten dira. Suero fisiologiko edo glukosadunak erabiliz bideratzen da berriro hidratazioa.
Atzera