suero
iz. BIOL. Likido organiko bat (odola, esnea edo linfa batez ere) koagulatu ondoren geratzen den zati likidoa. • MED. suero artifizial. Soluzio terapeutikoa, odol-sueroaren presio osmotiko berbera duena. || suero terapeutiko. Antitoxina asko duen sueroa, toxina nahiz mikrobio-gaixotasun baten kontra txertatutako abere baten odoletik ateratakoa (zaldiaren odoletik eskuarki) eta gizakiarengan sortutako gaixotasunen aurka berehalako eragina duena (seroterapia). Suero nagusiak antitetanikoa, antidifterikoa, amorrukontrakoa eta pozoikontrakoa dira.
Atzera