difrakzio
iz. FIS. Argiak edo beste edozein uhinek uhin-luzeraren magnitude-ordenako oztopoak edo zirrikituak topatzen dituztenean, beren hedapenean gertatzen den perturbazioa.
Soinuak, argiak, X izpiek edo uhin-portaera duen beste edozerk oztopo bat aurkitzen duenean bere hedapenean, oztopoaren atzetik muga garbirik gabeko itzala azaltzen da, batez ere uhin-luzera eta oztopoaren neurriak tamaina konparagarrikoak direnean. Esate baterako, bozgorailu bat, berak ekoizten duen soinuarentzat oztopo bihurtzen da eta atzealdean dituen puntuetan maiztasun guztiak ez dira berdin entzuten.
Atzera