domino
iz. 1. Arrantzaleek erabiltzen duten otar handia. 2. Bi zati berdinetan banatutako 28 fitxa angeluzuzenez egiten den jokoa. Fitxaren zati bakoitzean zerotik seira bitarteko puntu-kopurua dago, zero bikoitzetik sei bikoitzera egon daitezkeen konbinazio posible guztiak osatuz. Fitxak zenbakiak bat datozela kateatu behar dira. 3. Joko horren fitxen multzoa. • dominoaren teoria. Estatubatuar politikari eta estrategek beren kanpo-politika erasokorra justifikatzeko erabilitako teoria. Teoria horren arabera, estatu batean komunismoari kontra gogor egiten ez bazaio eta boterea lortzen badu, aldameneko estatuetan prozesu bera gertatuko da.
Atzera