ekzema

iz. MED. Larruazaleko lesio eritematoso-besikulosoa, exudatiboa, pruriginosoa, plaka irregularrak eratuz aurkezten dena eta ondoren zarakarrak eta ezkatak sortzen ditu. Gorputz-atal desberdinetan ager daiteke. Lesio hau ez dagokio dermatosi jakin bati; larruazalak agente sumingarri edo alergi eragingarri desberdinen aurrean duen erreakzionatzeko modua besterik ez da. • ekzema atopiko. Elikadurak eragindakoa dena. || ekzema hartu. Kanpoko edo barruko faktore baten aurkako erreakzio gisa azaltzen dena.



Atzera