epitelio
iz. BIOL. Elkar ukitzen duten zelulez eratutako ehuna, gorputza (epidermis), barrunbeak (mukosak) zein hodiak estaltzen dituena.
Epitelioa zelula zapalez edo zilindrikoez osatuta egon daiteke, eta geruza bakar batekoa (epitelio sinplea) edo gehiagokoa (epitelio geruzatua) izaten da. Kanpoan dagoen epitelioa bereziki defentsa-lanetarako prestatuta dago; barnekoa, berriz, absorbatzailea da eta substantzia likido (heste-biloak) eta gaseosoak (birika-albeoloak) iragaten uzten du. Epitelioko ehunak ez du baso eta nerbio propiorik; azpiko ehun zelularretik hartutako linfatik edo plasmatik hartzen baititu elikatzeko behar dituen gaiak.
Epitelioaren hipertrofia narritadura luze, substantzia kaustiko, orban, parasito, etab.en ondorio izan daiteke, eta tumore onberak (papilomak eta kondilomak) edo tumore gaiztoak (epiteliomak) sorrarazten ditu. Animalia askoren epitelioak (esate baterako, gizakiaren trakeakoak) zilio izeneko egiturak ditu kanpoaldean.
Atzera