eraman (ad.)

du ad. 1. Zerbait edo norbait aldean hartuta joan; zerbait edo norbait norabait edo norbaitengana helarazi. Nire anaiak eramango dizkizu eskutitzak. Gaixoa ospitalera eraman. 2. Jasan, pairatu. Estutasun ederrak eramanda gero. 3. Bide, etab.ez, halako helmuga izan; jokaera, bizimodu, etab.ez halako azken ondorioa izan. Nora darama bide horrek? 4. Zuzendu, gidatu, bideratu. Oso ondo darama bere negozioa. 5. Zerbait egitera bultzatu. Kantatutzera indar handiko / desio batek narama. 6. Suntsitu, deuseztatu. Euriteek uzta guztia eraman dute. 7. Nork bere baitan eduki, izan (bereziki sentimenduez, etab.ez). Bihotzean daramadan pena. 8. KIR. Pilota-jokoan, aurkako pilotari batek bidalitako pilota jo eta frontiseraino bidali. 9. MAT. Kalkulu eta aritmetikan, ondoko ezkerreko zutabera bururakoa transferitu, zutabeko batura kalkulu-oinarria baino handiagoa denean.



Atzera