erredukzio
iz. 1. KIM. Konposatu batek oxigenoa galtzea edo hidrogenoa hartzea; ikuspegi zabalago batetik, atomo edo ioi batek elektroiak hartzea. Oxidazioaren kontrako fenomenoa da. 2. MED. Lokatu edo hautsitako hezurra dagokion tokian jartzea. 3. HIST. (askotan maiusk. eta pl.) Ameriketako indiarren komunitate edo herriguneak, gehienetan misiolarien ardurapean eta agintepean eratuak, indiarrak babesteko, lanean hezteko eta ebanjelizatzeko. 4. FIL. Ik. murriztapen.
HIST. Erredukzioetan komunitate-erregimen zorrotzean bizi behar zuten indiarrek; eta beren lanaren fruituaren parte bat komunitatearentzat zen. Enkomienda sistema kolonialetik ihes egiteko modua izan zen indiarrentzat. Erredukzio ezagunenak Jesusen Lagundiak Paraguaiko guaranien artean antolatutakoak izan ziren (XVII-XVIII. m.), indar eta autonomia ekonomiko eta politiko handia edukitzera iritsi baitziren, 1767an Espainiaren lurralde guztietatik jesuitak bota zituzten arte. Misiolari frantziskotarrek, domingotarrek eta agustindarrek, batez ere, Mexikon antolatu zituzten erredukzioak.
erredukzionismo
Atzera