erreumatismo

iz. MED. Lokomozio-aparatuari (hezur eta giltzadurei) batik bat, eta muskulu, tendoi eta haien inguruko bestelako elementu hurbilei ere erasaten dien gaixotasun-multzo zabal baten izendapen generikoa. Mina, hantura eta arazo funtzionalak sortarazten dituzte. Hainbat erreumatismo-mota dago: endekapenezkoak (artritisa), infekziosoak (giltzadura-erreumatismo akutua), metabolikoak (hezueria), hanturazkoak (poliartritisa), artropatiak, osteopatiak, periartritisak, etab.



Atzera