errodamendu

iz. TEKNOL. Makinetan, lerradurazko marruskadura saihestearren, ardatz birakaria eta kanpoko euskarriaren artean jartzen den boladun edo arraboldun kojinetea. • arraboldun errodamendu. Barne- eta kanpo-eraztunen artean arrabolak dituena. Arrabol zilindrikoak dituztenek karga erradialak jasateko egokiak dira eta gainera neurri bereko boladun errodamenduek baino askoz karga handiagoak jasan ditzakete. Arrabol konikoak dituztenek, berriz, esfortzu erradialak ez ezik, axial batzuk ere jasan ditzakete. || boladun errodamendu. Barne- eta kanpo-eraztunen artean bolak dituena. Hiru eratakoak daude, esfortzu erradialetarakoak, axialetarakoak eta nahasietarakoak. || errodamendu erradial. Esfortzu erradialei eusteko prestaturikoa.



Atzera