eskarlatina
iz. MED. Gaixotasun infekziosoa, kutsakorra, epidemikoa eta exantematikoa, bakterio batek sortua eta bereziki umeei erasaten diena. Ezaugarri nagusiak hotzikarak, sukarra, angina eta larruazaleko erupzio gorriak dira.
Eskarlatina, estreptokoko batek sortzen du eta 6-15 urte bitarteko haurretan agertzen da batez ere. Lau eguneko inkubazio-epea du eta ondoren, amigdalitisa eta sukar handia eragiten ditu. Hogeita lau ordu beranduago, kolore gorriko pikorrak agertzen dira lepo, bular eta iztaietan, eta zazpi edo zortzigarren egunean sukarra jaisten da eta azala ezkatatzen hazten da. Bere tratamendu goiztiarra antibiotikoak, batez ere penizilina, erabiliz egiten da. Eskarlatina derrigor aitortu beharreko gaixotasuna da.
Atzera