angina

iz. (askotan pl.) MED. Amigdalen hantura edo faringe eta amigdalena. • bularreko angina. Gutxiegitasun koronarioa, bularraren ezkerraldean mina eta angustia sortzen dituena.
Jatorri infekziosoa dute eta sarritan beste gaixotasun baten sintoma dira. Bi taldetan banatzen dira: angina gorriak eta angina zuriak. Lehenengoek jatorri birala dute eta sukarra eta hotzikara dituzte hasierako sintoma. Eztarriko mukosa gorritu egiten da eta minak elikagaiak irenstea galarazten du.
Angina zuriak gehinetan bakterianoak dira eta metaketa zurixkak eta mukositateak agertzen dira. Antibiotikoen bidezko tratamenduak ondoren konplikazioak izatea eragotzi dezake.
Badira ere angina espezifikoak deritzenak. Agente patogeno espezifikoa edota ezaugarri kliniko bereziak izatea dute ezaugarri. Talde honetakoak dira angina difterikoa edota Vincent-en angina deiturikoak. Agranulozitosi eta leuzemia akutuen kasuan angina ultzerosoak ager daitezke.




Atzera