eter

iz. 1. FIS. Planeten arteko ustezko fluido elastiko eta masarik gabea, XIX. m.ko fisikarien artean argiaren eta beste uhin elektromagnetikoen hedapena azaltzeko onartua; erlatibitatearen teoriarekin eta argia hutsean hedatzen zela aurkitu zenean, baztertu egin zen eterraren ideia hau. 2. KIM. Molekulan -O- taldea duten konposatu organikoen izen generikoa (R-O-R'). Substantzia hegazkorrak dira, erraz su hartzekoak, eta alkohol arrunta azido sulfurikoaren eraginpean deshidratatuta lortzen dira. 3. KIM. Dietil eterraren izen arrunta [(CH<->5<->)O].



Atzera