ezagutza
iz. 1. Ezagutzeko ekintza eta horren ondorioa. Ezagutza osoz, ezagutza gabe egindako bekatua. 2. Aitortzea, onartzea. Norberaren hutsen ezagutza. 3. Ongiegilearenganako esker ona agertzea. Zureganako ezagutzaz bihotza betea. • ezagutzaren adierazpide. INFORM. Adimen artifizialaren alorretako bat, giza ezagutza, ideia eta pentsamenduaren egiturak aztertu eta programazio-lengoaia baten bidez adieraztea helburu duena. || ezagutzaren teoria. FIL. Pentsamendua eta kanpoko munduaren arteko harremanak azaltzea helburu duena. • (Norbaiten edo norbaitekin) EZAGUTZAK EGIN. Norbait ezagutu.
Atzera