ezten

iz. 1. Zenbait animaliaren eraso edo defentsarako organo zorrotza eta normalean pozoia ziztatzeko moldaturik dagoena. 2. Zurezko makila baten muturrean itsasten den altzairuzko punta zorrotza. Akuilu-eztena. 3. Metalezko tresna puntazorrotza, larruan, goma, etab.etan zuloak edo markak egiteko erabiltzen dena. Zapatariaren eztena. 4. Sugearen miztoa. 5. (hed.) Zorrotz, zirikatzaile denaren adierazlea; gaizto, kaltegarri, etab. denaren adierazlea. Horrek beti eztena prest izaten du. Herioaren eztena. 6. BOT. Trikoma zurrun eta zorrotza, arantzaren antzekoa baina zurezkoa ez dena eta jatorri epidermikoa duena. • ezten-haga. TAUROM. Ik. haga.



Atzera