goma

iz. 1. Substantzia likatsu, lingirdatsu eta gardena, landare jakin batzuen enborrek berez edo traumatismo baten eraginez jariatzen dutena. Airearekin kontaktuan jarriz gero solidotu egiten dira; uretan disolbatzen dira, baina ez alkoholetan. 2. Goma naturalaren antzeko material sintetikoa. 3. Antzina kautxuari ematen zitzaion izendapena (ez da zuzena, kautxua ez baita berez goma). 4. Erabilera ugari duen xingola edo banda-antzeko elastikoa. Ilea lotzeko goma. 5. Borragoma. 6. MED. Larruazaleko gaixotasun nodular eta infekziosoa. • goma arabiar. Akazia jakin batzuen, bereziki Acacia senegal izenekoaren jariakin naturala. || goma-apar. Kautxuzko apar sintetikoa, elkarren artean komunikatzen ez diren barrunbe txikiz eratua. || goma-laka. India eta Indotxinako zenbait zuhaitzetan bizi den Coccus lacca intsektuak jariatutako erretxina.



Atzera