fonazio
iz. HIZKL. Ahotsaren eta, bereziki, hitzaren sorkuntzan parte hartzen duten faktore fisiologiko eta neurofisiologikoen multzoa.
Hizketa, osagai desberdinen arteko elkarlan zehatzaren emaitza da: birikak, ahots-kordak, sudurra eta ahoa (mihia, ahosabaia, hortz-haginak eta ezpainak barne), eta horien kontrol-organoa den garuneko lengoai eremuaren artekoa. Kontuan hartu behar da, biologiaren ikuspegitik, ez dagoela fonazioaren organo bereizi eta bakarrik, izan ere, birikek, trakeak, ahoak eta sudur-barrunbeek, batez ere arnasa hartzeko eginkizuna baitute.
Ahosts-kordak elastikoak dira eta teinkatu nahiz lasaitu egin daitezke. Arnasten dugun airea beraien artean pasatzen da glotisen barrena. Arnasa hartzean, ahots-kordak geldirik eta glotisa osoro irekita egoten dira. Kasu honetan entzuten den bakarra, arnas-hotsa da. Bestelako hotsak egitean ordea, ahots-kordak teinkatu eta hurbildu egiten dira. Orduan, biriketan gora airea bultzatu eta glotisean pasatzean, ahots-kordek bibratu egiten dute eta soinua sortzen da. Toraxak, faringeak, ahoak eta sudur-barrunbeek, erresonantzi kaxa osatzen dute eta ahotsari bere tinbre berezia ematen diote, norbanako bakoitzak bakarra eta berea duena.
Soinuak, ahots-korden, mihiaren, ahosabaiaren, ezpainen eta hortzen laguntzaz eratzen dira, eta aldatu, erabiltzen diren osagaien eta berorien posizioen arabera aldatzen dira. "B" soinua egiteko adibidez, ahots-kordek eta ezpainek hartzen dute parte. Kasu berean, ahots-kordek gutxiago bibratzen badute, ezpainek "P" soinua egiten dute. Munduko lengoai sistemek, dena den, sortzeko edo egiteko gai garen soinu guztietatik gutxi batzuk baino ez dituzte erabiltzen.
Atzera