fundamentalismo

iz. 1. Integrismoa. 2. Lehen Mundu-Gerran, EEBBetan sortutako korronte teologikoa, jatorri protestantea zuena. • fundamentalismo islamdar. XX. m.an sortutako mugimendu politiko-erlijioso musulmana, Koraneko legeak gizartean hertsiki ezarri nahi dituena. Mugimenduaren jatorriak 20ko hamarkadan Egipton bereziki indartu ziren haurride musulmanak (sunniak) eta 1979ko Irango iraultza Khomeiniren gidaritzapean burutu zuen mugimendu xiia dira.



Atzera