gainezarmen
iz. Gainezartzeko ekintza eta horren ondorioa. • gainezarmenaren printzipio. 1. FIS. Fenomeno baten magnitude karakteristiko bat izaera bereko bi fenomenoren magnitude karakteristikoen batura dela azaltzen duen printzipioa. Batuketa magnitudearen araberakoa izango da: algebraikoa, bektoriala, eskalarra, etab. (Honela, mota bereko bi uhin pasatzen diren zona bateko edozein puntutan sortutako desplazamendua, uhin bakoitzak puntu horretan sortuko lukeen desplazamenduen batura algebraikoa da). 2. GEOL. Geruza sedimentario bat, eragin tektonikoek aldatua ez bada, azpian duen geruza baino gazteagoa dela dioen printzipioa.
Atzera