galdaketa
iz. METAL. Urtutako materialarekin molde erregogorra betez lingoteak edo piezak fabrikatzeko prozedura.
Metalak, solido bihurtzen denean, moldearen forma hartzen du. Lingote-galdaketaren kasuan, metal likidoa lingotontzi batean isurtzen da. Lortutako lingoteari mekanikoki beroan edo hotzean forma ematen zaio geometria berriak lortzeko (totxoak, barrak, profilak, xaflak, etab.). Piezen galdaketan, solidoak piezaren bukaerako forma du. Batzuetan, piezari akaberako mekanizazioa aplikatzen zaio.
Piezak konformatzeko dauden prozeduretako bat da galdaketa eta ondoko kasuetan erabiltzen da: bukaerako forma oso konplexua edo egiten zaila denean, propietate mekaniko onak behar ez direnean, aleazio jakin baten harikortasun ezagatik beroan edo hotzean konformatzea zaila denean eta beste sistemekin konparatuz ekonomikoki egokiagoa denean. Hainbat galdaketa-mota garatu dira piezak edo osagaiak fabrikatzeko, bakoitzak bere ezaugarri eta erabilpen espezifikoekin.
Atzera