garraio 1
iz. 1. Garraiatzeko ekintza eta horren ondorioa. Salgaien garraioa. Eskualdeko garraio-sarea. 2. Toki batetik beste batera gauzak edota pertsonak garraiatzeko bide edo moduen multzoa. Garraioaren alorra krisian da gaur egun. 3. GEOL. Denudazio-prozesuaren faseetako bat, meteorizatutako harri-zatiak tokiz aldatzeari dagokiona (garraiatzaileak ibaiak, itsasoa, izotza, haizea dira eta grabitatearen alde gertatzen da betiere). • garraio-lur. GEOL. Ur, glaziar-izotz nahiz haizeak beste eremu batetik garraiatutako materialez eratua dagoena, jatorriz bertan dagoen harria estaltzen duena.
Atzera