gastropodo

iz. eta izond. ZOOL. Moluskuen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Gorputzean, burua, oin muskularra eta errai-masa bereizten dira, azken hau kiribilkatua, eta karekizko maskor kuskubakarrez estalita egoten dira. Gehienak herbiboroak dira, baina karniboro eta parasitoak ere badaude. Bere baitan marraskiloak, bareak, lapak, etab. hartzen dituen Gastropoda klasea osatzen dute.



Atzera