gudari
iz. (neol.) 1. Gerra egiten duena; soldadua. Auņamendiko gudari basatiak. Napoleonen gudariak. 2. Bereziki, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen Euzko Gudarozteko soldadua.
1936-39ko Gerra Zibilean, aurrenik euskal borrokalari nazionalista boluntarioak deitzen zituzten horrela; 1936ko abuztuaren 8an Euzko Gudaroztea izena hartu zuen EAJk antolaturiko erresistentzi indarrak. Urte bereko urriaren 26an Eusko Jaurlaritza eratu ondoren, horrek eraikitako euskal armada ofizial autonomoko soldaduak izendatzeko erabili zuten gudari izena, eta armadak berak Euzko Gudaroztea izena hartu zuen euskaraz. Euzko Gudariak izeneko ereserkiak kantatzen du gudarien borondatea Euskadi defendatzeko. Orduko eta gaurko euskal borrokalarien kidetasuna nabarmenduz, gudari deitzen ditu ezker abertzaleak ETAko kideak ere, eta guztien izeneko "Gudari Eguna" ospatzen du irailaren 27an.
Atzera