haragi

iz. 1. Gizakiaren eta animalien gorputzaren zati mamitsua. 2. Janari-mota gisa, hainbat animaliaren, bereziki ugaztunen eta hegaztien, zati mamitsua. Nahiago du arraina haragia baino. 3. (hed.) Giza gorputza, arimari edo gogoari kontrajartzen zaiona. Shakespeareren hamalaudunak, gogoz eta haragiz gatzatuak. 4. (hed.) Zenbait erlijiotan, giza gorputza, gurari fisikoen egoitzatzat eta bereziki plazer sexualaren sorburutzat hartua. Haragizko jolasetara irauli.haragi bizi. Estaltzen duen larruazala galdu duena. Zigorrez zehatu zuten, gorputz guztia haragi bizi egiteraino. Orpoa haragi bizian dut. || haragi faltsu. (pl.) MED. Ik. 2 begetazio (adenoide).



Atzera