hazizurri
iz. (pl.) MED. Gaixotasun akutua, kutsagarria eta epidemikoa, onbera normalean. Parotida guruinaren hantura da eta oso kasu bakanetan zorne-jarioz amaitzen da. Gaixotasunak astebete irauten du gutxi gorabehera eta bere eboluzio bitartean edota bukaera aldera konplikazio gisa orkitisak edota obaritisak ager daitezke pertsona helduengan batez ere; zenbait kasutan erasandako organoak atrofiatzera ere hel daitezke.
Atzera