heldu 1

1. da ad. Toki batean izan, beste batetik bertaratu eta gero. Donostiara heldu. Zuzen heldu zen eskutitza. 2. da ad. Denbora, maila edo egoera jakin batean egotera igaro. Udazkenera heldu gara. Zahartzarora heldu. 3. da ad. Helburu bat gauzatzea, hezur-mamitzea lortu. Herriko alkate izatera heldu zen. 4. da ad. Fruituak betetasunera iritsi; zoritu. Heldu da garia. 5. da ad. Gizakia adinez aurrera joan ahala nortasunez eta zentzuz osotasuna lortu. Haurrak helduak ditu. 6. da ad. Altuera edo maila jakin batera iritsi. Ura gerriraino heltzen zitzaion. 7. da ad. (Ipar.) Etorri; egokitu; gertatu (heldu formak era burutugabearen balioa du). Heldu den astean etorriko da. Ez luke jakin behar nondik heldu zaion ondasun hura. Gaizki heldu dira elkarrekin. Ez dakigu zer heldu izan zaion. 8. du ad. (Ipar.) Helarazi. Behar duzun guztia helduko dizugu Parisa.



Atzera