hondar 1
iz. 1. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena. Kafe-hondarrak ere hartzen ditu. 2. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetik gelditzen dena. Badira han-hemenka harresi-hondarrak. 3. Harea. 4. Zezen-plazetan eta antzinako zirkoetan, zezena toreatzeko edo borrokatzeko hondarrez estalitako esparrua. 5. Hitz-elkarte baten lehen osagai gisa, egoera edo fenomeno bat eragin duen arrazoia desagertu ondoren egoera edo fenomeno hartatik geratzen dena. 6. MAT. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza. • hondar-lur. Buztin baino hondar gehiago duena. || hondar-magnetismo. FIS. Eremu magnetizatzailea desagertu ondoren ere magnetizaturik geratzen den gorputzaren ezaugarria eta egoera. || hondar-txori. ZOOL. Ik. Martin arrantzale.
Atzera