horrenbeste

1. zenbtz. zehaztgb. Horrelako kantitate edo kopuruan (konparazioaren oinarria aipatzen ez denean erabiltzen den kantitatezko konparazio-partikula da, izenondoaren [edo izen + izenondoaren] edo adberbioaren aurre-aurrean ezartzen dena, bigarren pertsonari edo bigarren mailako hurbiltasunari dagokiola; izenordain gisa, dagokion izena agertzen ez dela, edota adberbio gisa, aditzari dagokiola, ere ager daiteke). Horrenbeste aldiz. Horrenbeste mila urtetan. Ez nuke horrenbeste esango. Ez dugu horrenbestez esan nahi berarekin bat gatozenik. 2. Kopuru edo zenbaki ezezaguna edo ezin zehaztuzkoa adierazteko partikula. 3. Beste horrenbeste. • BESTE HORRENBESTE. Adierazi den kantitate, kopuru, ekintza edo gauza bera. Pentsatzekoa da beraz ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta. || HORRENBESTEZ. Beraz.



Atzera