input

(ing.ezko hitza) iz. 1. EKON. Produkzioan erabiltzen den ondasun-, zerbitzu- eta energia-kopurua. 2. PEDAG. Pertsona batek, hizkuntz ikasle den aldetik begiratuta, ingurune batean entzuten edo jasotzen duen hizkuntza, bere ikasketa-prozesuaren elementu eragilea dena. • input ulergarri. PEDAG. Ikasleak duen hizkuntz gaitasuna pixka bat gainditzen duten hizkuntz elementuak dituen inputa. || input-output taula. EKON. Denboraldi jakin bateko jarduera ekonomiko baten inputen (produkzio-faktoreen) eta outputen (produktuen) deskribapen estatistikoa.



Atzera