intxaur

iz. 1. BOT. Intxaurrondoaren fruitua, drupa-motakoa, azal berdea eta zurezko bi kuskuz babestuta dagoen garun-formako hazia duena. 2. ZOOL. Bibalbioen klaseko moluskua, hortz zorrotz eta zapalak dituen txangaz hornitutakoa eta nakarrez estalitako maskor txiki eta triangeluarra duena. Ugaria da harea edo lohia dagoen lekuan (Nucula nucleus). • intxaur muskatu. BOT. Miristikaren fruitua, olibaren tamainakoa, ildoz betea eta grisa, substantzia koipetsu usaintsu bat duena eta espezia modura oso preziatua dena. || intxaur-saltsa. SUKALD. Bazkaria azkentzeko platera, intxaurrez eta azukrez egina, bereziki Gabonetan jaten dena.



Atzera