joakimita
iz. ERL. Kristauen artean, Joakin Fiore-koak emandako historiaren interpretazio filosofiko-teologikoaren jarraitzailea.
XIII. eta XIV. mendeetan arrakasta aski handia izan zuen Fioreren irakaspenak, batez ere frantziskotarren (korronte espiritualekoen) eta beste fraide eta monako batzuen artean. XIII. mendean frantziskotarren eta domingotarren ordena eskekoak agertzea hirugarren aro historikoaren hasieratzat eman zuten joakimita batzuek.
Atzera