jubilazio

iz. 1. Jubilatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Jubilatuak jasotzen duen diru-kopurua, lan egindako denboraldiaren araberakoa dena.
Jubilazioak lana utzi beharra ekartzen badu ere, legislazio laboralaren ikuspegitik ez da obligazio moduan ikusten, langilearen eskubide legez baizik. Europako estatuetan jubilazio-adinik ohizkoena 65 urte da, baina adina beheratzearen joera somatzen da. Dena den, nahiz eta jubilazioak pertsona lanaren obligaziotik libratu, arazo psikologiko asko sor ditzake, batez ere, jubilatuak bere burua ezdeustzat jotzeko joera izan dezakeelako.




Atzera