kaukasoar

1. adj. eta iz. Kaukaso inguruko herritarra; Kaukasoari dagokiona. 2. adj. Kaukaso mendien inguruetan mintzatzen diren hizkuntzen familiaz esaten da. 3. adj. ANTR. Arraza zuriko gizakiaz esaten da.
Oro har, Europako arraza zuriari esaten zaio, jatorriz Kaukasokoa suposatzen delako, indoeuroparra ere esaten bazaio ere. Zenbait autorek arraza mediterraneo-kaukasoarra zehazten dute, gauza bera adierazteko. Kaukaso mendietan bizi direnak dira, ordea, kaukasoar petoak. Errusieraz Kawkaskije Gorzy esaten zaie, eta laburduraz Gorzy. Hainbat etnia desberdin daude kaukasoarretan: abtxaseak, abasineak, adigeiak, ubitxak, txetxenak, bere buruari naxtxi esaten diotenak, lesgianoak eta beste asko. Sei bat milioi biztanleok 40 hizkuntza baino gehiagoz mintzatzen dira, batzuk etorkinek ekarriak eta beste batzuk bertako etniek gordeak, haien artean georgiera. Honekin eta zirkasierarekin eginiko alderaketan, % 7,5eko berdintasuna ageri du euskarak lexiko-mailan. Urtetan, Tbilisiko Unibertsitatean, euskararen ikasketak eta azterketak leku berezia izan du. Euskara Kaukaso aldeko hizkuntzen familiakoa izan litekeelako teoriak beste zenbait hipotesik baino indar handiagoa izan du, eta euskal-kaukasoar hipotesia esan ohi zaio.




Atzera