krisi

iz. 1. Zerbaiten bilakaeran gertatzen den une edo epe larria. Gaur egun nabari den fede-krisia. 2. EKON. Ondasun eta zerbitzuen eskari eta eskaintzaren arteko oreka haustea, porrotak eta langabezia sortarazten dituena. 1929ko krisia. Europako gerraren ondoren, Eibarren krisi gogor bat izan zen. 3. MED. Gaixotasun baten bilakaeran gertatzen den aldaketa bortitza, onuragarria edo kaltegarria izan daitekeena. 4. MED. Bat-batean egoera morboso bat azaltzea edo larriago bihurtzea. Krisi kardiakoa. 5. PSIKOL. Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa.



Atzera