kuartzo
iz. MINER. Purutasun aldakorreko silize-barietatea (SiO2). Sistema hexagonalean kristalizatzen da. Gogorra da eta oso ugaria naturan (granitoaren osagaietako bat da, esate baterako). Kimikoki purua denean kolorgea da, baina ezpurutasunen ondorioz kolore asko izan ditzake. Barietateen artean harri-kuartzoa (kolorgea eta gardena), kuartzo amatista (morexka), kuartzo keztatua (beltzaxka), kaltzedonia, onizea, agata, etab. daude. Kuartzo-kristalek erabilera asko dituzte: kristalgintzan, optikan, bitxigintzan eta elektronikan (bere piezoelektrikotasuna dela eta).
Atzera