silize

iz. MINER. Silizioaren konposatu oxigenatua (SiO2). Oso ugaria da naturan, bai hutsik bai konbinaturik, silikatoak osatuz. Hartzen dituen era arruntenak harea eta kuartzoa dira eta beira, zeramika, zementu, etab.en oinarrizko gaia da. • silize-gel. KIM. Sodio silikatoaren sol bat gatzatuz eta ura kentzeko berotuz sortutako gel zurruna. Katalizatzaileen euskarri gisa, agente deshidratatzaile gisa eta kromatografian erabiltzen da.



Atzera